13/13 auzia

13/13 sumarioko epaiketa abiatu dute berriz ere Auzitegi Nazionalean

Fiskalaren eta abokatuen galderak erantzun dituzte atxiloketetan eta miaketetan parte hartu zuten guardia zibilek

Auzipetuak epaiketaren lehen egunean, Madrilen. MARTA JARA / FOKU
2021eko uztailaren 26a
13:35
Entzun

Zortzi euskal herritarren aurka uztailaren 12an Espainiako Auzitegi Nazionalean hasitako epaiketak segida izan du gaur, guardia zibilen lekukotzekin. Fiskalaren eta defentsaren abokatuen galderei erantzun diete gaur miaketetan eta atxiloketetan parte hartu zuten zenbait guardia zibilek.

Esan dute miaketetan ETArekin lotutako zenbait informazio topatu zituztela, baina ez dute zehaztu zer. Defentsaren abokatuen galderei erantzunda, aitortu dute Espainiako Inteligentzia Zerbitzuen «laguntza» izan zutela polizia operazioan; alegia, zenbaitetan kontrol judizialik gabekoa izan zela. Miaketaren zenbait unetan abokatuak ez zirela presente egon ere zehaztu dute. Atxilotuekiko tratuari dagokionez, «bikaina» izan zela esan dute. Naia Zuriarrainek eta Saioa Agirrek uztailaren 13ko auzi saioan kontatu zituzten torturak.

Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre Arauko, Nerea Redondo Otamendi eta Juan Maria Jauregi dira auzipetuak; orotara, 77 espetxe urte eskatzen dizkiete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.