ESKUBALOIA

Gurbindok protagonismorik ez, Espainiaren garaipenean

28-27 irabazi dio Norvegiari, azken-azkenean penaltiz sartutako gol bati esker.

Gurbindo, gaur, aulkian. Eskuinetik hasita bigarrena da. WU HONG / EFE
2021eko uztailaren 26a
11:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako selekzioak azken jokaldian irabazi dio, gaur, Norvegiakoari (28-27), eta urrats garrantzitsua egin du final-laurdenetara bidean. Julen Aginagalde irundarra ez du deialdian sartu Jordi Ribera hautatzaileak, eta Eduardo Gurbindo iruindarrak jokatu du tarte batean, baina ez du protagonismorik eduki. Ligaxkako partida etzi jokatuko dute, Brasilen kontra (12:30, Euskal Herriko ordua).

Ligaxkako lehen jardunaldian, herenegun, Alemaniari ere azken orduan irabazi zion Espainiak. Eta gaur gauza bera gertatu da: Aleix Gomez hegalekoak penaltiz sartu du gola, denbora beteta zegoenean. Atsedenaldian 13-14 zen aurretik Norvegia. Espainiako selekzioa dominetarako hautagaia da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.