Eskubaloia

Penak zazpi gol eta Hernandezek bat, Espainiaren porrotean

Espainiako nesken eskubaloi selekzioak 24-31 galdu du Suediaren aurka. Nerea Pena izan da neurketako golegile nagusia.

Nerea Pena, gaur, Suediaren aurkako neurketan. @IHF_INFO
Paulo Ostolaza.
2021eko uztailaren 25a
16:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Nerea Pena nafarra izan da gaur golegile nagusia, Espainiak eta Suediak bere indarrak neurtu dituzten norgehiagokan. Ainhoa Hernandez bizkaitarrak ere jokatu du, eta gol bat sartu du, baina gutxirako balio izan die: 24-31 galdu dute.

Garaipena urrun izan du Penaren eta Hernandezen taldeak. Ustez neurketak oso berdindua izan behar zuen, eta, Espainiak hasieran ondo eutsi dion arren, suediarrak berehala nagusitu dira; atsedenaldira 9-13 irabazten heldu dira, eta bigarren zatian hautsi dute partida. Lehen zatian, Pena izan da Espainiaren jokalaririk onena.

Hurrengo norgehiagoka Frantziaren aurka jokatuko dute asteartean, Euskal Herriko 14:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.