Futbola

Oiartzabalek sartu du Espainiari lehen garaipena eman dion gola

Australiari 1-0 irabazi diote. Martin Zubimendik eta Unai Simonek ere hasieratik jokatu dute.

Oiartzabal, gaurko neurketako gol bakarra ospatzen. GONZALO ARROYO / EFE
2021eko uztailaren 25a
15:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Neurketako 80. minutuan lortu du Espainiak neurketa osoan merezi izan duena: gola. Hasieratik amaierara arte menpean izan dute Australia, baina ate aurrean asmatzea kosta egin zaie. Azkenean, euskal herritar batek lortu du; Mikel Oiartzabalek sartu du partida erabaki duen gola, buruz.

Lan gutxi izan du Unai Simon atezainak, eta Martin Zubimendi, berriz, Espainiako selekzioaren iparrorratza izan da zelai erdian. Ez dira zelairatu taldeko beste bi euskal ordezkariak, Mikel Merino eta Jon Moncayola nafarrak.

Lehen jardunaldian, Egiptoren aurka hutsean berdindu zuten, eta, gaurko garaipenari esker, euren eskuetan dago azken jardunaldian taldeko liderrak izatea. Argentinaren aurka berdintzea nahikoa dute horretarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.