Surfa

Pauline Ado ezin izan da final-laurdenetarako sailkatu

Pauline Ado, Olinpiar Jokoetan darabilen elastikoetako batekin. PAULINE ADO
Paulo Ostolaza.
2021eko uztailaren 25a
10:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Pauline Ado baionarra ezin izan da final-laurdenetarako sailkatu, eta, hortaz, Olinpiar Jokoetatik kanpo gelditu da. Frantziako selekzioko surflariak Sally Fitzgibbonsen aurka jokatu du kanporaketa Tsurigasakiko hondartzan. Epaileek erabaki dute australiarrari 10.26 puntu ematea, eta Adori 9.03.

Adok atzo egin zuen debuta, eta aurreneko bi kanporaketak gainditu ahal izan zituen, gaur Fitzgibbonsenen aurka lehiatu eta galdu aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.