Binakako sculla

Virginia Diaz hirugarren izan da, eta finalerdietarako sailkatu da

Hirugarren izan da arraunean, Aina Cid kataluniarrarekin, lemazainik gabeko bikoteko proban.

Diaz, argazkiaren erdian, Cid taldekidea atzean duela. KAI FöSTERLING
jon ordonez garmendia
2021eko uztailaren 24a
06:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Olinpiar sua piztu ondoren, Virginia Diaz izan da Jokoetan parte hartu duen lehen euskal kirolaria, eta primeran hasi da du txapelketa. Arraunean ari da parte hartzen, lemazainik gabeko bikoteko proban, Aina Cid kataluniarrarekin, eta finalerdietarako sailkatzea lortu dute. 02:50ean hasi da karrera, Sea Forest kanalean, eta, irteera ona egin ez badute ere, atzetik aurrera joan dira, eta hirugarren sailkatu dira. Postu horretan zuzenean lortu dute finalerdietarako sailkatzea, eta ez dute beste estropadarik jokatu beharko horretarako. Uztailaren 27an jokatuko ditu finalerdiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.