TXIRRINDULARITZA

Fraile eta Izagirre anaiak lehiatu ahal izango dira, masajista batek positibo eman duen arren

Ion Izagirre, azkeneko Frantziako Tourrean. GUILLAUME HORCAJUELO / EFE
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 23a
16:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako txirrindularitza selekzioaren masajista batek positibo eman du COVID-19 proban, baina Omar Fraile, Gorka Izagirre eta Ion Izagirre euskal herritarrak errepideko lasterketan lehiatu ahal izango dira bihar, testean negatibo eman dutelako. Hori jakinarazi du Espainiako Olinpiar Batzordeak. Euskal Herrian 04:00ak direnean hasiko da lasterketa.

Errepideko lasterketan, Alejandro Valverderentzat lan egin beharko dute hiru txirrindulariek. Erlojupeko lasterketa uztailaren 28an jokatuko dute, eta horretan Ion Izagirre lehiatuko da, anaietan gazteena (07:00).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.