Arkaitz Goikoetxea Basabe euskal presoaren senideek auto istripu bat izan zuten dute Logroñoko espetxera bidean zihoazela, Algortako (Bizkaia) Sarek sare sozialetan zabaldu duenez. Gurpil bat lehertu zaie. Onik atera dira, baina galdu egin dute Goikoetxearekin zeukaten bisita.
Sarek gogorarazi du euskal presoen herenak baino ez daudela Euskal Herriko espetxeetan, eta «salbuespenezko politikaren atal guztiak» amaitzeko eskatu du: «Hiru hamarkada igaro dira urruntze politika mugitzen hasteko, baina senide eta lagunek oraindik autoa hartu behar dute bisitak egin ahal izateko».