Politika

Urkullu lehendakaria Ione Belarra ministroarekin bildu da Gasteizen

Jonan Fernandezekin batera errepasatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Garapen Iraunkorreko Helburuen arloan egindako aurrerapenak

Beñat Mujika Telleria.
2021eko uztailaren 21a
17:15
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Ione Belarra Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubide eta 2030 Agendaren ministroak bilera egin dute gaur goizean. Jonan Fernandez Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkaria ere bertan egon da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Garapen Iraunkorreko Helburuen arloan egindako aurrerapenak errepasatu dituzte.

Fernandez eta Belarrak bat egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Agenda 2030aren inguruan egindako elkarlana azpimarratzeko orduan. “Agenda 2030 eraldaketarako aukera bat da, eta lehentasunak finkatzerakoan bat etorri gara. Zenbait proiektu partekatuko ditugu eta elkarlanean jarraitzeko asmoa daukagu”, adierazi du Jonan Fernandezek.

Belarra ministroa pandemiaren testuinguruan ere mintzatu da, eta gizarte berdintasunean eta ingurumen iraunkortasunean oinarritutako zimendu berriak berreraikitzea defendatu du. "Horrela, pertsona guztiak zaintzea ahalbidetuko digun gizarte berri bat eraiki ahal izango dugu”.

Bertaratu diren kazetariek galderak egiteko aukera izan dute. Podemoseko idazkari nagusiari hainbat aldiz galdetu diote lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari bidalitako gutunaren berri. Bertan maskararen derrigortasuna eta etxeratze legea aipatzen zituen lehendakariak. Belarrak ez die galdera horiei erantzun, “Lurralde arteko Kontseiluari” dagokiolako horri buruz mintzatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.