Iberdrolak azaldu du %19tik %25era aldatu dutela sozietate zergaren tasa brexit-aren ondorioz, eta horrek 463 milioi euro galtzera eraman duela Bilboko konpainia. Hala ere, urteko lehen seihilekoan, 1.531 milioiko etekin garbia lortu du enpresa elektrikoak, CNMV merkatu arautzaileari helarazi dionez.
Izan ere, urtarriletik ekainera, Ebitda esplotazio kontua handitu egin du Iberdrolak, %10etik gora hain zuzen, 5.443 milioi euroraino. Berriztagarrien eta sareen ekarpenek bultzatu dute gora (%85) konpainiaren esplatazio kontua. COVID-19aren eragina nabaritu duela ere gaineratu du Ignacio Sanchez Galan presidente duen konpainiak, eta 108 milioi euroan zehaztu du eragin hori. Aitzitik, Espainiako kanon hidroeleketriko berriak mesede handia egin dio, 265 milioi eurokoa.