EUSKAL PRESOAK

Bertze lau euskal preso Euskal Herriratuko dituzte

Aitor Herrera eta Aitzol Maurtua Basaurira ekarriko dituzte, eta Asier Mardones eta Josune Oña Zaballara. Mikel Arrieta Llopisi, berriz, hirugarren gradua eman diote Espainiako Espetxe Erakundeek.

Euskal presoen aldeko mobilizazio bat, uztail hasieran, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko uztailaren 13a
15:41
Entzun

Bertze lau euskal preso Euskal Herriratzea ebatzi dute gaur Espainiako Espetxe Erakundeek: Euskal Herri inguruko kartzeletan zeuden dagoeneko, eta orain Basauriko (Bizkaia) eta Zaballako (Araba) espetxeetara lekualdatuko dituzte. Basaurira eramanen dituztenak Aitor Herrera Vieites eta Aitzol Maurtua Eguren dira. Dueson zegoen Herrera (Espainia, 170 kilometro), eta Maurtua Dueñasen (Espainia, 310 kilometro).

Zaballara ekarriko dituztenak Asier Mardones Esteban eta Josune Oña Ispizua dira. Logroñoko kartzelan daude gaur egun biak (Espainia, 170 kilemetro), eta Arabako espetxean egonen dira aurrerantzean.

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertzalde, Mikel Arrieta Llopis euskal presoari hirugarren gradua emanen diote. 35 urteko espetxe zigorra du Arrietak, eta 2020ko uztailean bete zituen hiru laurdenak. Martuteneko espetxean dago gaur egun (Donostia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.