Tenisa

Ane Mintegik irabazi du Wimbledongo junior txapelketa

Idiazabalgo jokalariak Schuck alemaniarrari 2-1 irabazi dio, neurketa iraulita. Txapelketa hori irabazten duen lehen euskal herritarra da.

Ane Mintegi tanto bat ospatzen, gaur, Wimbledonen. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2021eko uztailaren 11
18:33
Entzun

Garaipen historikoa eskuratu du gaur Ane Mintegik, Idiazabalgo (Gipuzkoa) 17 urteko tenis jokalariak: Grand Slam junior bat irabazi du, eta ez edozein, Wimbledongoa baizik. Sekula ez zuen lortu balentria hori euskal herritar batek, eta Idiazabalen adi jarraitu dute herriko jokalariaren neurketa.

Nastasja Schunk alemaniarraren aurka jokatu du finala Mintegik. Ez du nahi bezala hasi (2-6 galdu du lehen set-a), baina buelta eman dio neurketari eta hurrengo bi set-ak bereganatuta garaikurra altsa ahal izan du.

Mintegik gaitasun bikainak ditu teniserako; Bartzelonan bizi da, eta han entrenatzen du. Munduko junior ranking-eko 27.a da, eta zazpigarren parte hartzea zuen Grand Slam batean. Orain arteko emaitzarik onena iaz lortu zuen Australian, final laurdenetara helduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.