Langile bat hil da gaur 16:00ak aldera Getarian (Gipuzkoa), Segurtasun sailetik jakinarazi dutenez. Igerategi industria poligonoa gertatu da ezbeharra, GI-3392 errepidean, beharginari gidatzen zuen traktorea irauli zaionean.
Aste honetako bigarren lan heriotza da Euskal Herrian. Asteazkenean, baso lanetan ari zen 27 urteko behargin gazte bat hil egin zen Muxikan (Bizkaia) malda batetik erori eta tamaina handiko enborrak zeramatzan ibilgailua irauli zitzaionean. Laneko heriotza hori salatzeko elkarretaratzea gaur egin dute ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta.