Krabelin gorri eta zuriak German Rodriguezen omenez

Espainiako Polizia Armatuak German Rodriguez tiroz hil zuenetik 43 urtera, «egia, justizia eta ordaina» eskatu du 78ko Sanferminak Gogoan taldeak.

German Rodriguezi Iruñean egindako omenaldia. JESÚS DIGES / EFE
Olaia L. Garaialde.
2021eko uztailaren 8a
15:35
Entzun

Musika, txistuak eta txaloak. Banan banan jarri dituzte krabelin gorri eta zuriak German Rodriguezen oroigarriaren inguruan. Aurten berriz ere, 1978ko uztailaren 8an Rodriguez erori zen tokira jendea gerturatu, hura omendu eta «egia, justizia eta ordaina» aldarrikatu dituzte. Aurten hainbat memoria elkarteren sostengua izan dute; hala nola, Memoriaren autobusa, Altsasu memoria eta Ahaztuak 1936-1939 elkarteen babesa.

Orreaga etorbideko hilarriaren aurrean urtero 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak ekitaldia antolatzen du. Egia eskuratzeko Sekretu ofizialei buruzko legea aldatzea eta indargabetzea eskatu dute 78ko Sanferminak Gogoan elkarteko kideek. Horrekin batera, bertan dauden artxiboetara libreki sartzea bermatuz, egia eskuratzeko «oinarrizko urratsa» delako. Horrez gain, besteak beste, Amnistiari buruzko 1977ko legea indargabetzea ere exijitu dute.

Bakoitzak bere erara omendu du, hala nola, bertso sortak kantatuz, aurreskua dantzatuz eta irrintziak botaz. Txalo artean eta ukabila altxatuta Rodriguezen omenaldiari amaiera eman diote, German, Joseba, gogoan zaituztegu! lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.