Haunani-Kay Trask (Kalifornia, 1949-Hawaii 2021) hawaiiarren eskubideen alde eta indigenen subiranotasuna sustatzeko lan egiten zuen indigena militantea zen. Larunbatean, uztailak 3, hil zen Honolulun (Hawaii), 71 urte zituela.
Hawaiiko subiranotasun mugimenduko buru izateaz gain, idazle, poeta eta irakasle emeritua izan zen Hawaii Manoa Unibertsitatean. Kamakakūokalani Hawaiiko Ikasketa Zentroa sortzen ere lagundu zuen, eta hango zuzendari izan zen ia hamar urtez.
Aktibismoan eta mundu akademikoan egindako ibilbideaz gain, Traskek politikoki probokatzaileak ziren saiakeren bilduma bat, From a Native Daughter: Colonialism and Sovereignty in Hawaii —Jatorrizko alaba batena: kolonialismoa eta subiranotasuna Hawaiin—, eta bi poesia liburu ere idatzi zituen: Light in the Crevice Never Seen —Argia inoiz ikusi gabeko arrakalean— eta Night is a Sharkskin Drum —Gaua marrazo larruzko danbor bat da—.
🌺🌸🌺
— Sergio Cruz (@Serg_Cruzz) July 4, 2021
Rest in Power
Haunani-Kay Trask,
fearless defender of Hawaiian sovereignty#HaunaniKayTrask#FreeHawaii#ProtectMaunaKeapic.twitter.com/rIgWOaJhPX
Komunikatu batean, Jonathan Osorio Hawaiinuiakeako Ezagutza Eskolako dekanoak zera adierazi zuen: «Gure maistra, lankide eta laguna, Haunani-Kay Trask, gaur goizean hil da. Trask irakaslea Kanaka Maoliren defendatzaile ausarta izan zen, eta milaka hawaiiar bikain eta talentudunak Hawaiiko Unibertsitatera etortzera bultzatu zituen»
"Our teacher, colleague and friend, Haunani Kay Trask passed away this morning. Professor Trask was a fearless advocate for the KÄÂÂÂnaka Maoli and was responsible for inspiring thousands of brilliant and talented Hawaiians to come to the University of HawaiÊ»i." Pt 1/3 pic.twitter.com/Fxmw7ed4mr
— University of Hawaii at Manoa (@uhmanoa) July 4, 2021
Haunani-Kay Traskek parte hartu zuen 2002an Donostiako Kursaalean egin zen Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzian. Konferentziaren aztergai nagusia herrien eskubideen aitortza izan zen, eta herri indigenen garapenerako ahalmena aipatu zuen bertan. Urko Aiartza abokatu eta politikariak Twitterren adierazi du Trask Euskal Herriaren laguna zela.
Haunani-Kay Trask hil da. Euskal Herrian izan zen @Udalbiltza k antolatutako nazioarteko konferentzian. Hawaiar borrokalaria eta EHren laguna. Egun handirarte. pic.twitter.com/mIbglNKYXD
— urko aiartza (@uaiartza) July 4, 2021