HAITI

Kazetari bat eta ekintzaile bat hil dituzte Haitin

Beren etxe aurrean hil zituzten, eta gorpuak erakusten dituen bideo bat zabaldu da sare sozialetan. Auzo berdinean, beste hamabost pertsona hil zituzten asteartean.

Haitiko kale bat, artxiboko irudi batean. EFE
jone arruabarrena
2021eko uztailaren 1a
10:06
Entzun

Gazette Haiti egunkariak jakinarazi du bere kazetarietako bat, Diego Charles, etxe aurrean hil dutela, tiroz. Marie Antoinette Duclaire Matriz Liberación mugimenduko kidea ere modu berean hil dute. Astearte gauean gertatu ziren hilketak, eta hildakoen gorpuak erakusten dituen bideo bat ere zabaldu da sare sozialetan. Gobernuak argitu du lau gizon aritu zirela biak hil zituzten Christ-Roi auzoan, Puerto Principen, motozikleta batetik tiro egiten. Auzo horretan bertan, gutxienez hamabost pertsona hil zituzten astearte gauean.

Haitiko lehen ministroak Fantom 509 erakundeari egotzi dizkio hilketak, eta «ekintza terrorista» bezala deskribatu du gertakaria. Talde kriminalen arteko gerraren ondorioz, 13.600 pertsona inguruk ihes egin behar izan dute Puerto Principetik ekainaren hasieratik. Bortizkeria nabarmen hazi da azken asteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.