Herbehereak 0-2 Txekia

Txekiak Eurokopatik kanpo utzi ditu Herbehereak

Ezustekoa eman du Txekiak, eta final-laurdenak jokatuko ditu Danimarkaren aurka. Holes eta Schick izan dira goleatzaileak.

Holes Txekiaren lehen gola ospatzen, gaur, Budapesten. ALEX PANTLING / EFE
2021eko ekainaren 27a
20:16
Entzun

Heldu da Eurokopako lehen ezusteko potoloa: Txekiak Herbehereak kaleratu ditu, eta final-laurdenetan izango da. Lehen zati parekatu baten ostean, bigarren zatian bi gol sartu dituzte irabazleek, eta final-laurdenak Galesi 4-0 irabazi zion Danimarkaren aurka jokatuko dituzte.

Jokoan, protagonistak izan dira hasieratik Herbehereak. Dumfries eta Depay buru, eurenak izan dira lehen zatiko aukerarik onenak, baina ez da atzean sartuta egon Txekia; ausart jokatu du, eta izan ditu aukerak. Argiena, 36. minutuan: De Ligtek atepean atera du Stekelenburg atezaina gaindituta zuen Baraken jaurtiketa bat.

Bigarren zatiaren hasieran, berriz, De Ligt izan da protagonista. Atzelariak falta gogor bat egin du Txekiaren gol aukera argi bat saihesteko, eta epaileak txartel gorria erakutsi dio. Erabaki horrek indarra eman die txekiarrei, eta orduan hasi dira neurketa kontrolpean izaten: hamar minutu geroago sartu du lehen gola Holesek, 67. minutuan, buruz.

Golaren ondoren ere erasotzen jarraitu du Txekiak, eta 79. minutuan heldu zaio ausardiak merezi zuen saria. Schick izan da goleatzailea. Gauzak hala, erabaki da Eurokopako lehen final-laurdena: Danimarka-Txekia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.