Didier Agerre euskal presoa libre atera da, gaur goizean, Lannemezango (Okzitania) presondegitik, zigorra osorik beteta. 1997an atxilotu zuten Senpereko (Lapurdi) eta Irisarriko (Nafarroa Behera) komisaldegien kontrako erasoetan parte hartu zuelakoan. Baldintzapean aske utzi zuten, baina ez zen bere kontrako epaiketara agertu. Hiru urteko kartzela zigorra eman zioten orduan.
2001eko irailean atxilotu zuten berriz, ETArekin lotura zuelakoan, eta ordutik egon da presondegian. 2006an 18 urteko kartzela zigorrera kondenatu zuen Frantziako Justiziak. Pagolakoa (Zuberoa) da Agerre. Berriki, haren aldeko mural bat egin dute herrian.
[Azken Ordukoa] 20 urte preso egon ondotik, Lannemezaneko kartzelatik atera da goiz honetan Didier Aguerre pagolarra.
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) June 24, 2021
Pagolan berriki mural hori prestatu zioten ongi etorria dela irudikatzeko #Honkijinpic.twitter.com/ypspJDpY1G