Lehen aldiz AEBetako futbol amerikarreko liga nagusian jokatzen ari den jokalari batek gay dela jakinarazi du. Carl Nassib Las Vegas Riders taldeko hegaleko atzelariak eman du pausoa. Instagramen jarri duen argitalpen batean egin du. Pennsylvanian dago uneotan Nassib; bideoan dio denbora zeramala horri bueltak ematen, eta familiaren eta lagunen babesa sentitu duela orain egin duena egiteko. Gaineratu du bere asmoa ez dela arreta bereganatzea; arduragatik egin du publiko gay dela: «Espero dut egunen batean horrelako bideoak beharrezkoak ez izatea», dio. Adierazi du bestea onartzearen aldeko kultura bat, errukitsua dena, sustatzearen alde egingo duela lan. Bide batez, azaldu du LGTBQ komunitatean suizidioa prebenitzeko lan egiten duen proiektu bati 100.000 dolar emango dizkiola.
28 urte ditu Nassibek, eta bere adierazpenak oihartzun handia izan du. NFLko hainbat taldek eta jokalarik babesa adierazi diote. Instagrameko argitalpen horretan bertan NFLko Kanadako adarrak «zutaz harro» erantzun dio. NFLko buru Roger Goodellek ligaren izenean esan du harro daudela Nassibek esandakoaz. «Ordezkatzeak inporta du. Espero dugu egunen batean horrelako adierazpenak egin behar izatea ez izatea beharrezkoa». Raiders taldeko jabe Mark Davisek jokalariaren handitasuna nabarmendu du.
You can be that person who saves a life. ðŸ³ï¸ÂÂÂ🌈♥ï¸ÂÂÂ
— NFL (@NFL) June 22, 2021
For more information on how you can help the @TrevorProject, a suicide prevention organization for LGBTQ+ youth, visit https://t.co/yav26eFeDTpic.twitter.com/QHpzi4axEA
Nassiben aurretik izan zen publikoki gay zela adierazia zuen beste jokalari bat NFLn jokatzear, baina ez zen iritsi azkenean. 2014. urtean Los Angeles Rams taldeak Michael Sam aukeratu zuen eurekin entrenatzeko, baina ez zuen fase hori gainditu, eta ez zuen debutik egin txapelketan.