ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Self-determination 'caucus'-ak Europako Etorkizunari Buruzko Konferentzian parte hartuko du

Hilaren 19an egingo dute, larunbatarekin, Estrasburgon.

'Caucus'-aren aurkezpena, joan den urtarrilean Bruselan. QUENTIN BRUNO
2021eko ekainaren 16a
16:35
Entzun

Europako Etorkizunari Buruzko Konferentziak lehen osoko bilkura egingo du, datorren larunbatean, Estrasburgon, eta Self-Determination erabakitzeko eskubidearen aldeko caucus-ak jakinarazi du autodeterminazio eskubidea «sustatu eta defendatuko» dituela horretan. Korsika, Irlanda, Katalunia eta Euskal Herriko zortzi diputatuk osatu dute taldea: Pernando Barrenaz (EH Bildu) eta Izaskun Bilbaoz (EAJ) gain, François Alfonsik (Regions et Peuples Solidaires), Chris MacManusek (Sinn Fein), Toni Cominek, Clara Ponsatik eta Carles Puigdemontek(Junts Per Catalunya), Diana Ribak eta Jordi Solek (ERC).

Taldeak ohar batean nabarmendu duenez, konferentzia «aukera paregabea» izango da Europako herrien eta EB Europar Batasuneko erakundeen arteko «tartea ixteko» eta Europar Batasunaren «erreforma sakon bati buruz» hausnartzeko. Caucus-ak aldarrikatu du «argitasunari buruzko" Europako lege baten beharra, demokraziaren, aniztasunaren, elkarrizketaren eta baterako erabakiaren bidez EBn autodeterminazioari buruzko gatazka demokratikoak konpontzeko tresna gisa».

Hiru ordezkarik parte hartuko dute konferentzian: Puigdemontek, Solek eta MacManusek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.