Frantziako lehen ministro Jean Castexek jakinarazi du erabakia: COVID-19ari kontra egiteko neurriak aurreikusi baino lehenago malgutuko dira, bihartik hasita, hain zuzen ere. Bihartik, ez da maskara jantzi beharko kanpoaldean; «egoera jakin batzuetan» baizik ez da erabili beharko, jende asko bilduko den lekuetan bakarrik, alegia.
Gainera, igandean indargabetu eginen da etxeratze agindua, aurreikusi baino hamar egun lehenago. Izan ere, espero zen uztailaren 1ean eginen zela neurri hori arintzera. Castexek argudiatu du izurritearen bilakaera «espero baino azkarrago» ari dela hobetzen. Azaldu du hain zuzen ere horregatik erabaki dela mugak leuntzea.