Hamabi urtetik gorakoak txertatzea onartu du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

Erabakiaren ondorioz, Hego Euskal Herrian beste hiru adin talderi zabalduko zaie txertaketa: denak aintzat harturik, 12 eta 39 urte bitartekoak ziztatzeari eman zaio oniritzia.

Erizain bat herritar bat txertatzen, Donotiako Ilunbe zezen plazan. JON URBE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko ekainaren 15a
20:04
Entzun

COVID-19aren kontrako txertaketa kanpainan beste urrats bat egiteko bultzada eman du Espainiako Osasun Publikoko Batzordearen erabakiak. Hiru talde berri zehaztu dituzte txertaketarako: 12-19 urte bitartekoak, 20-29 urte bitartekoak eta 30-39 urte bitartekoak. Batzordeak azaldu duenez, orain arte zehaztutako ordenarekin segituko dute txertoa ematen; zaharrenetik gazteenera, alegia.

Bilkuraren ondotik emandako informazioaren arabera, COVID-19ari kontra egiteko txertoen dosi gehiago eskuratu izanak eman du aukera pausoa emateko.

Txertaketaren gaiaz gainera, aurreikusia zen Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek maskararen gaineko araudia aztertuko zutela gaur arratsaldeko batzarrean, baina ez da hala gertatu, eta gaia ez da izan hizpide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.