Polizia eredua

ELA-Ertzaintzak egungo polizia ereduaren aurkako elkarretaratzea egingo du

Bihar bilduko dira, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren parean. Segurtasun Sailak lan gatazketan Ertzaintzari ematen dizkion aginduen inguruko kezka azaldu nahi dute.

Ertzain batzuk Tubacexeko langileen protesta batean, joan den apirilean. ANONI LUBAKI / FOKU
2021eko ekainaren 15a
13:27
Entzun

ELA sindikatuan dauden ertzainek kontzentrazio egingo dute bihar Bilbon, egungo polizia ereduaren aurka. Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko hiriburuan duen egoitzare parean elkartuko dira, izan ere, Segurtasun Sailak azken hilabeteetan lan gatazken inguruan hartutako erabakien inguruko kezka adierazi nahi dute.

Ohar batean adierazi dutenez, polizien lana bideratzen ari dira «lan gatazken, manifestazioen, elkarretaratzeen eta greben aurka egitera». 

Haien arabera, «lotsagarria» da Jaurlaritzak gatazka horietan guztietan «ordena publikoko arazo bat soilik» ikustea: «Oinarrizko eskubideak defendatzeko ekintzak dira, eta zehazki horrek izan beharko luke polizion lana». Jokabide horiek, ELAko ertzainen arabera, gizarteak Ertzaintza ikusteko duen moduan nabarmen eragiten ari dira.

Gaur, besteak beste, Ertzaintzak Petronorreko langile bat atxilotu du findegiko ateetako batean eginiko greba piketean. Polizia langileei oldartu zaie, eta haietako hainbat zauritu eta identifikatu ditu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.