Austria 3-1 Ipar Mazedonia

Austria azken minutuetan gailendu zaio Ipar Mazedoniari

Austriak txapelketa handi batean 1990eko mundialetik eskuratu duen lehen garaipena da. Goleatzaileak Lainer, Gregoritsch eta Arnautovitx izan dira; mazedoniarrena Pandevek sartu du.

Stefan Lainer, neurketako lehen gola ospatzen. MARKO DJURICA / EFE
2021eko ekainaren 13a
20:43
Entzun

31 urte geroago txapelketa handi batean garaipena lortu du Austriak. Bucaresten izan da, taldeak aurtengo Eurokopan jokatu duen lehen neurketan. Austriarrek 3-1 irabazi diote gauzak zail jarri dizkien Ipar Mazedoniari.

David Alaba da Austriarren izarra, eta badaki hori Franco Foda hautatzaileak; hori dela eta, libero postuan jarri du gaur Real Madrilek fitxatu berri duen jokalaria. Gauzak hala, 21 minutu behar izan dituzte lehen gola sartzeko (Lainer izan da golegilea), baina azkar berdindu du mazedoniarren heroiak, Pandevek. Haren gol bati esker ari da Ipar Mazedonia lehen aldiz Eurokopa bat jokatzen.

Bigarren zatian are eta gehiago izan du kontrolpean neurketa Austriak, baina kosta egin zaio aukera argiak sortzea. Azkenean, 78. minutuan, Alabaren erdiraketa bat baliatu du Gregoritschek gol erabakiorra egiteko, eta 89. minutuan itxi du neurketa Arnautovitxek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.