AGINTALDIAK PANDEMIAN

Koronabirusak blaitu ditu agintaldiak

Koronabirusak ezinbestean markatu du herrietako udal taldeen erritmoa azken bi urteotan. Agintaldien balantze bat egiteko asmoz, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Hitzek herrialde bakoitzeko zenbait herritako alkateak elkarrizketatu dituzte.

Herritar bat botoa ematen, 2019ko udal bozetan. IDOIA ZABALETA / FOKU
jone arruabarrena
2021eko ekainaren 11
16:45
Entzun

Batzuentzat ez zen lehenengo agintaldia, eta beste batzuk estreinakoz hartu zuten kargua. Baina alkate guztiei, eta udal taldeei, oro har, nabarmen eragin die pandemiak agintaldi osoan zehar. Ez dira garai errazak izan, eta alkate askok erabili dituzte «bakardadea», «zailtasunak» edo «ziurgabetasuna» bezalako terminoak. 2019ko ekainaren 15ean hartu zuten denek kargua, eta orduz geroztik momentu gazi-gozoak bizi izan dituzte.

Guztien esperientzia ezagutzeko, Nafarroako Hitzak Faltzes, Zangoza,Tafallakoak eta Zizur Nagusiko alkateekin hitz egin du. Bizkaiko Hitzak, berriz, elkarrizketa egin die Balmasedako, Ermuko, Getxoko eta Urduñako alkateei, eta azkenik, Gipuzkoan Mendaro, Orio, Andoain eta Garbiriako agintariei eman diete hitza. Esteketan klik eginez gero irakur daitezke solasaldiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.