Ingurumena

Bi arrano arrantzale jaio dira Urdaibain

Euskal Herrian desagertuta zegoen espeziea da, eta datozen egunetan beste bat jaioko dela espero dute, hirugarrena.

Urdaibain dagoen arrano arrantzaleetako bat, Roy izenekoa. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2021eko maiatzaren 30a
20:15
Entzun

Hainbat urte igaro eta gero, bi arrano arrantzale jaio dira gaur Euskal Herrian. Urdaibaiko biosfera erreserban jaio dira, eta Urdaibai Bird Centerrek jakinarazi duenez, datozen egunetan bete bat ere jaiotzea espero dute, baina abisatu dute ohikoa dela arrautza horiek ez jaiotzea edota jaio berritan hiltzea.

Arrano arrantzalea Euskal Herrian desagertuta zegoen espezie bat da. Haiek berreskuratzeko asmoarekin, 2013an askatu zuten umeetatik guraso izan diren arranoetako bat, Roy izenekoa. Haren bikotekidea, berriz, Orxeko (Akitania) erreserba naturalean egindako suspertze proiektukoa da. Bikotea joan den urtean egonkortu zen.

Lehen abisua apirilean eman zuten Bird Centerreko arduradunek: arrano arrantzale bikote horrek habia egin zuen Urdaibain, eta handik egun gutxira jarri zuten lehen arrautza han. Ohikoa da bikote hori udaberrian Urdaibain egotea.

Arrano arrantzaleak zuzenean ikus daitezke hegaztien zentroaren Youtubeko kanalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.