HAMAIKA GARA

Erabakitzeko eskubidearen inguruan mintzatu dira Haimaka Gararen laugarren mahai inguruan

Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek antolatu duten solasaldi zikloko laugarrena egin dute Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako ordezkari banak, Martxelo Otamendik moderatuta.

Mahai inguruaren une bat. Martxelo Otamendi, Amalur Alvarez, Marcel Mauri eta Maria Xose Bravo. HAMAIKA GARA / BERRIA TB
jone arruabarrena
2021eko maiatzaren 11
12:31
Entzun

Galizian, Katalunian eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan izan diren prozesuez mintzatu dira gaurkoan. Europaren eta Espainiaren aurrean elkarlana sustatzeaz, batera aritzeko esparruez eta beste hainbat erronkaz aritu dira Marcel Mauri Kataluniako Omnium Culturaleko ordezkaria, Maria Xose Bravo Via Galega taldeko kidea eta Amalur Alvarez Gure Esku-ko bozeramailea. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak egin ditu moderatzaile lanak. Mahai ingurua zuzenean ikusi ahal izan da BERRIA.eus-en

Bravok adierazi du erabakitzeko eskubidea ezinbestekoa dela gizarte eta ekonomiako eguneroko kontuak ebazteko. «Demokratikoki erabaki ahal beharko genuke zer izan nahi dugun».

Maurik nabarmendu du bere erakundeak azken urteotan pairatu duen jazarpena, Espainiaren aldetik, eta gogoratu du kartzelan dituen kideak: «Omniumen askoz iraunkorragoak gara errepresioaren aurrean». Azken urteotan gertatutakoaz «ikasi» behar dela, eta «jauzi handiagoa egin».

Alvarezek, berriz, esan du «urratsak» egin behar direla galdeketa bat egin baino lehen, «erabakitzea prozesu bat delako, gertaera bat barik». Eta dei egin die Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako eragileei agendak sinkronizatzera, «fronte demokratizatzaile bat sortzeko»

Hamaika Gara ekinbideko sustatzaileek zazpi solasaldiko ziklo bat antolatu dute, eta Galeusca: hiru herri erabakitzeko bidean solasaldia zikloko laugarrena izango da. Burujabetzaren eta erabakitzeko eskubidearen inguruan hausnartzea, eta «aktualitateari lotuta dauden beste gai batzuekin duten intersekzionalitatea aztertu eta herri eztabaida bat elikatzea» dira egitasmoaren helburu nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.