Iazko abenduaren 20an, Bilboko Euskalduna jauregian euskal presoak Euskal Herriratzeko adierazpena aurkeztu zuen Etxerat-ek. EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, ELAk, LABek, UGTk, CCOOk, Steilas-ek, EHNEk, ESK-k, Hiru-k, Etxalde-k, CGTk eta CNTk egin zuten bat adierazpenarekin, eta, geroztik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 125 udalbatzak ere sinatu dute.
Araban, bertzeak bertze, Laudion, Amurrion eta Trebiñun sinatu dute; Bizkaian, Gernikan, Leioan, Barakaldon eta Santurtzin; eta Gipuzkoan, Donostian, Irunen, Arrasaten eta Tolosan
Adierazpenak jasotzen du Espainiako Gobernuari «Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen» eta adierazpenaren izenpetzaileen «sostengu osoa» helarazten diotela euskal presoei «legedi arrunt soila eta espetxe politika normalizatu bat aplikatzeko beharrezkoak diren urratsak egitea erabakitzen badu, iraganeko logiken araberako legedian oinarritutako legedia behin betiko gaindituz».
Etxerat eta Sarek ontzat jo dute espetxe politika normalizatzeko bidean eginiko urratsa: «Espainiako eta Frantziako gobernuek espetxe politikaren humanizazioan eta salbuespenen bukaeran aurrera egiten jarraitzea espero dugu, konponbidearen eta bizikidetzaren bidean», nabarmendu dute.
Adierazpena sinatu duten herrien zerrenda:
Araba:
Donemiliaga, Barrundia, Iruraitz-Gauna, Zalduondo, Agurain, Dulantzi, Asparrena, Arraia-Maeztu, Lagran, Zuia, Urkabustaiz, Zigoitia, Oion, Laguardia, Samaniego, Bastida, Gaubea, Gesaltza, Kuartango, Erriberagoitia, Lantaron, Laudio, Amurrio, Okondo, Aiara herria, Artziniega, Argantzon eta Trebiñu.
Bizkaia:
Mungia, Gordexola, Zierbena, Mañaria, Arrankudiaga (eta Zollo), Arakaldo, Zeberio, Arrigorriaga, Zaratamo, Orozko, Basauri, Larrabetzu, Gernika, Elorrio, Mendata, Muxika, Morga, Ajangiz, Elantxobe, Güeñes, Gamiz-Fika, Gatika, Areatza, Lemoa, Bermeo, Zaldibar, Leioa, Erandio, Arantzazu, Igorre, Ermua, Lezama, Derio, Zamudio, Sondika, Loiu, Aulesti, Markina-Xemein, Barakaldo, Zornotza, Alonsotegi, Santurtzi, Berriz
Gipuzkoa:
Irun, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Elgoibar, Deba, Mutriku, Arrasate, Bergara, Oñati, Donostia, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga, Getaria, Aia, Zarautz, Zumaia, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Elduain, Gaztelu, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa.