Etxeratze aginduari eustearen kontra agertu da Nafarroako fiskaltza

Fiskaltzak adierazi du etxeratze aginduari buruzko neurriak ez duela bere hartan segitzeko lege babes nahikorik. Dena dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren esku da haren gaineko erabakia.

Fiskaltzak ez du babestu etxeratze aginduari eusteko erabakia. GORKA RUBIO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko maiatzaren 10a
11:42
Entzun

Alarma egoera bukatuta ere, etxeratze aginduari eusteko nahia adierazi zuen joan den astean foru gobernuak. Gaur egun, gaueko 23:00etatik goizeko 6:00ak artekoa da muga. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari helarazitako idatzi batean, fiskaltzak adierazi du ez duela babesten neurri hori bere hartan gelditzeko erabakia. Kontra agertu da, eta bertan behera uzteko eskatu. Fiskaltzaren hitzetan, neurriak ez du lege babes nahikorik. «Neurri horrek norbanakoaren ibiltzeko askatasunean duen eragina handia da, eta kolokan jartzen da haren funtsezko edukia. Ondorioz, salbuespen legediaren bidez baizik ezin du izan estaldura legalik», adierazi du idatzian.

Halere, etxeratze aginduari dagokionaz gain, fiskaltzak babestu egin ditu Nafarroako Gobernuak datozen asteetarako proposatutako gainerako neurriak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren oniritzia beharko da araudiak aurrera egin dezan. Bihar arteko epea du ebazpena argitara ateratzeko.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.