Raquel Gonzalezek jarraituko du Bizkaiko PPren presidentetzan

Bigarren agintaldia du Gonzalezek PPren Bizkaiko presidente gisa. Egiluz kritikoak ez du nahikoa babes lortu bigarren bozketa egiteko. 

Raquel Gonzalez, artxiboko irudian. MIGUEL TOñA / EFE
2021eko maiatzaren 7a
10:21
Entzun

Bigarrenez jarraian, Raquel Gonzalez da PPren Bizkaiko presidentea. Luis Egiluz kritikoa zen presidentetzarako bertze hautagaia, baina haren hautagaitzak ez du nahikoa babes lortu lehen bozketa gainditzeko, eta, beraz, Gonzalez izango da bertze laur urtez alderdiko burua. Alderdiaren estatutuek zehazten dutenez, kongresuaren aitzinetik egiten da lehen bozketa, eta horretan Gonzalezek jaso ditu botoen %70. Hala, dagoeneko Gonzalez izendatu dute presidente, eta datorren larunbaterako deitua zuten ohiko batzarra tramite hutsa izango da. 

Egun alderdiak duen norabidearekin kritikoa da Egiluz, eta haren zerrendan zeuden, bertzeak bertze, Anton Danborenea Bizkaiko alderdiko presidente ohia eta Nerea Llanos aitzineko prozesuan Gonzalezen kontra galdu zuen hautagaia. Egiluzek bere zerrenda aurkeztu izanak polemika piztu zuen alderdian, eta Egiluzek berak irregulartasunak salatu ditu hasiera-hasieratik. 

Pablo Casado alderdiko Espainiako buruaren sokakoa da Gonzalez, eta korronte kontserbadorekoa. Hasi berri duen agintaldirako helburutzat zehaztu ditu EAJren «nazionalismo xurgatzailearen» alternatiba izatea eta PSOE eta Podemosen «sozialkomunismoari» aurre egitea. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.