Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak 9.854 test egin zituzten atzo COVID-19a atzemateko, eta horien guztien %6,2k eman dute positibo: hau da, 613 kasu positibo detektatu dituzte. Hala, egun bakarrean Hego Euskal Herrian atzemandako positibo kopurua laugarren egunez jarraian da mila kasuren langatik behitikoa. Kutsatuen kurbari so, apaltzea hasi da sumatzen; dena dela, beherakada arina da oraindik ere.
Atzo atzemandako COVID-19 kasuetako 268 Bizkaian atzeman dira; Gipuzkoakoak dira 191; Nafarroan 107 zenbatu dira, eta Araban, berriz, 38.
Ospitaleen egoerari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du atzo 45 gaixo erietxeratu zituztela gaitzagatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Halaber, emandako datuen arabera, oraintxe bertan 715 pertsona daude hiru herrialde horietako ospitaleetan. 195 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude; bezperan baino sei gehiago dira. Nafarroako Gobernuak, berriz, oraindik ez du eman osasun zentroei buruzko informazio eguneraturik.