Osakidetzak ohartarazi du sare sozialetan mezu faltsuak zabaldu dituztela txertaketaren inguruan. Horietako baten irudia eskaini du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zerbitzu publikoak.
«Hurrengo mezua zabaltzen ari da eta ez da egia», idatzi du Osakidetzak bere Twitterreko kontuan. Mezuaren irudiarekin lagundu dute ohartarazpena. Hau irakur daiteke gazteleraz zabalduriko testuan, hitzez hitz: «Durango, Amorebieta, Berriz, Elorrio, Matiena edo Zaldibarko 65-69 urteko jendea ezagutzen baduzue, esan iezadazue, mesedez; ehun topatu behar ditugu gaur txertatzera joateko. Bestela, bota egin beharko dira txertoak».
âš ï¸Ã‚Ââš ï¸Ã‚ÂFALTSUA / FALSOâš ï¸Ã‚Ââš ï¸Ã‚Â
— OSIBarru-GaldakaoESI (@OSIBGaldakaoESI) May 2, 2021
Hurrengo mezua zabaltzen ari da eta ez da egia. // Se ha difundido el siguiente mensaje y no es cierto. pic.twitter.com/2Wc7bc5Obq