Ikastolak

Laudioko ikastolak 2021eko Araba Euskaraz-en kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Izar Mendiguren bertsolariak sortu ditu hitzak, eta Egoitz Uriartek, berriz, musika. Zabal bideak da aurtengo leloa. Bosgarren aldiz egingo dute Arabako ikastolen aldeko festa Laudion.

2021eko apirilaren 30a
20:00
Entzun

Aurtengo Araba Euskaraz festak badu musika: kantua eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur. Laudioko ikastolak antolatu du aurtengoa, eta hango lau ikasle ohi elkartu dira kanta eta bideoa sortzeko: Izar Mendigurenek sortu ditu hitzak, Egoitz Uriartek musika, Txabi Alvaradok bideoa, eta Ainhize Solaunek koreografia. Hainbat musikarirekin batera bilakatu dute Zabal bideak leloa kantu.

Bosgarren aldiz antolatu du Laudioko ikastolak Araba Euskaraz. 1983an izan zen lehendabiziko aldia; 1993. eta 2000. urteetan errepikatu zuten, eta 2011n egin zuten azkenekoz, duela hamar urte. Araban bagare abestu eta dantzatu zuten orduan, eta Zabal bideak, berriz, aurten.

«Egun bizi dugun egoeran, asko dira berriz zabaldu beharreko bide eta leihoak; itxaropenari, ilusioari, parte hartzeari, naturari, eraldaketari, berdintasunari, euskarari, talde lanari, elkarlanari, laudioarrei, hezkuntza eredu berriari, aniztasunari, jolas libreari, auzolanari...», azaldu du Jon Bengoetxea ikastolako zuzendariak.

Aiara Murga Laudioko ikastolako lehendakariak «hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea» eskertu du. Arratsaldean aurkeztu dute bideoa, ikastolako frontoian, komunitatearen aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.