18 urtetik gorakoei ekainaren 15etik aurrera jarriko diete txertoa Iparraldean

50 urtetik gorako herritar guztiek maiatzaren 15etik aitzina jartzen ahalko dute txertoa, eta zaurgarri diren 18 urtez gorakoek, asteburu honetatik aitzina.

Emmanuel Macron, Frantziako presidentea. YOAN VALAT / EFE
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko apirilaren 30a
14:20
Entzun

Twitter sare sozialean baieztatu du informazioa Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak. Ekainaren 15etik aitzina, 18 urtez gorako herritar guztiek hartzen ahalko dute txertoa. Hala, Ipar Euskal Herrian, egun horretatik aitzina, koronabirusaren kontrako txertoa jartzen ahalko dute helduek. Bestalde, txertaketa kanpaina 50 urtez gorako herritar guztiei zabalduko zaie Ipar Euskal Herrian, maiatzaren 15etik aitzina. Zaurgarri diren 18 urtetik gorako herritar guztiak, berriz, asteburu honetatik goiti txertatuko dituzte.

Macronek atzo eman zuen neurrien arintzeari buruzko egutegia. Astelehenetik aitzina hasiko da lehen fasea, eta beste hiru urratsetan eginen dute, ekainaren 30era bitarte. Neurri horien arabera, leku zenbaitetara sartzeko eta bidaiatzeko «ziurtagiri sanitarioa» beharrezkoa izanen da. Frantziako hainbat hedabidetan gaur zabaldutako elkarrizketan, Macronek zehaztu du ziurtagiria hainbat informaziok osatuko dutela. Txertoa jarri duten herritarrek eta immunitatea lortu duten herritarrek eskubidea izango dute leku horietara sartzeko, betiere frogagiria erakutsiz. Beste herritarrentzat, 48 ordu baino gutxiagoko PCR proba negatiboa beharrezkoa izanen da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.