ERAKUNDEAK

Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak parlamentuko kargua utziko du

Garikoitz Mujika EH Bilduko zuzendari nagusiak ordezkatuko du.

Ander Rodriguez, Eusko Legebiltzarrean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
jon olano
2021eko apirilaren 22a
13:19
Entzun

Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak kargua utziko du, Rodriguezek berak osoko bilkuran jakinarazi duenez. Rodriguez Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean hasiko da lanean, doktoratu aurreko ikertzaile gisa. 2019ko irailean sartu zen EH Bilduren talde parlamentarioan.

Orain, Garikoitz Mujikak (Idiazabal, 1982) ordezkatuko du, Gipuzkoako hautagai-zerrendako hurrengoak, alegia. Mujika kazetaria da lanbidez, eta 2011n hasi zuen bere ibilbide politikoa, Donostiako Udalean, Juan Karlos Izagirreren eskutik, Alkatetzako idazkari moduan. 2017az geroztik EH Bilduko zuzendari nagusia da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.