Transmisioak harrotuta segitzen du Hegoaldean: 1.195 kasu eta %8ko tasa

14.893 PCR eta antigeno proba egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak

Andre bat, Nafarroako Ospitale Gunean, PCRak egiteko eremuan. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko apirilaren 22a
13:15
Entzun

Eguneroko positiboen kontaketak ez du baikortasunerako tarte handirik uzten. Atzoko proba diagnostikoetan beste 1.195 positibo atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak. Herrialdeka, 99 detektatu zituzten Araban, 465 Bizkaian, 443 Gipuzkoan eta 182 Nafarroan. Iragan astean, goranzko kurba mantsotzen hasi zen Nafarroan eta Araban, baina joera aldaketa hori atzera ere «gelditzen» ari dela nabaritu du Nafarroako Osasun Departamentuak. «Garai erabakigarria da hau; positiboen beheranzkoa zetorrela uste genuen, baina aste honetan ez aurrera ez atzera gelditu gara», azaldu zuen atzo Osasun zuzendari nagusi Carlos Artundok.

Positibo tasak ere ez du behera egin: %8an da, atzo 14.893 PCR eta antigeno proba egin ostean.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19ak jotako 94 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Egun, 165 pertsona daude Osakidetzak kudeatutako ospitaleetako ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan larri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.