«Literalki nire etxea ikus dezaket!». Hala zioen Twitterren @SpaceNosey erabiltzaile bilbotarrak, Soichi Noguchi astronautaren azken txioa ikusi eta gero. Sare sozialetan aktiboa da Noguchi japoniarra, eta orain ISS Nazioarteko Espazio Estazioan dagoela baliatuta egin zion eskaera @SpaceNosey-k.
#Bilbao#Spain#ビルバオ#スペイン の #バスク 州にある都市です。 pic.twitter.com/zaH7KSieQD
— NOGUCHI, Soichi 野口 聡一(のぐち そういち) (@Astro_Soichi) April 18, 2021
Erabiltzaileak denbora zeraman une egokiaren zain: «Lainorik gabeko egunen zain nengoen, eta horrek egokitu behar zuen ISS Bilboren gainetik igarotzearekin. Baldintza egokiak ikusi nituenean idatzi nion txioa Noguchiri», azaldu zion atzo EITBri.
Ohikoa da Noguchik erabiltzaileekin halako irudiak elkarbanatzea, baina @SpaceNosey-k aitortu zuen ez zuela esperantza askorik: «Jende horrek egunerokoa oso betea du, baina zorionez Noguchik gustuko du bere denbora librean lurrari argazkiak ateratzea». Ezustekoa hartu zuen Twitterren bere hiriaren argazkia ikusi zuenean.
Dear @Astro_Soichi,
— Space Nøsey (@SpaceNosey) April 14, 2021
I know how much you like taking pictures of the Earth from the ISS.
Tomorrow 04/15 you will pass over my city, #Bilbao, northern Spain, at 09:15h UTC.
Tomorrow will be a Sunny day, a perfect one to watch us from over there.
Just a suggestion, ã‚りãÂÂÂÂŒã¨ã† 😉 pic.twitter.com/18ZB0PM4oI
Noguchi beste hiru astronautarekin dago ISSn, eta egun gutxi barru itzuliko da lurrera. @SpaceNosey-k azaldu du bestela ere badituztela hiria airetik eta kalitate onean ikusteko baliabideak, baina ez sinestekoa iruditzen zaio «astronauta batek zure txioa irakurri eta denbora hartzea argazki hori atera eta argitaratzeko».
Gaiari lotuta, Google Earthek Timelapse izeneko funtzio berri bat jarri du martxan. Hari esker, lurrak 1984. urtetik 2020ra arte izan duen garapena ikus daiteke urtez urte, satelite bidezko irudien bidez, tartean Bilboko portuarena. Irudiak ez dira Noguchik bidalitakoa bezain kalitate onekoak, baina balio dute larrialdi klimatikoak, deforestazioak, urbanizazio prozesuek eta abarrek eragindako aldaketak ikusteko.