EUSKAL PRESOAK

Euskal presorik ez dago jada Herrera de la Manchako espetxean

Hurbiltzea ala Euskal Herriratzea iragarria zuten zazpi euskal preso mugitu ditu azken egunotan Madrilek. Euskal Herriko espetxeetan 31 euskal preso daude dagoeneko.

Euskal presoen alde Herrera de la Manchara egindako martxa bat, 2016an. MARIANO CIEZA MORENO / EFE
maddi ane txoperena iribarren
2021eko apirilaren 9a
12:30
Entzun

Herrera de la Manchako espetxea euskal presorik gabe. Argazki hori utzi dute asteon Espainiako Espetxe Erakundeek egindako mugimenduek. Izan ere, Etxerat senideen elkarteak gaur jakinarazi duenez, aitzinetik iragarritako zazpi mugimendu egin ditu Madrilek azken egunotan, eta horien artean zen Jon Mirena San Pedro Blancorena: Herrera de la Manchako (Espainia, 640 kilometro) azken euskal presoa izan da, Dueñasera hurbildu baitute (Espainia 310 kilometro).

Bertze mugimenduetatik, hiru Euskal Herriratu egin dituzte: Juan Carlos Subijana Izquierdo Leondik (Espainia, 370 kilometro) Basaurira (Bizkaia) ekarri dute; Josune Arriaga Martinez, Topasetik (Espainia, 460 kilometro) Iruñera; eta Ainhoa Barbarin Iurrebaso, Picassentetik (Herrialde Katalanak, 600 kilometro) Zaballara (Araba). Iñaki Etxeberria Martin, berriz, Topasetik Duesora (Espainia, 170 kilometro) hurbildu dute; Arkaitz Goikoetxea Basabe, Villenatik (Herrialde Katalanak, 700 kilometro) Logroñora (Espainia, 170 kilometro); eta Gorka Palacios Aldai, Murcia II-tik (Espainia, 820 kilometro) Estremerara (Madril, 520 kilometro).

Mugimendu hauekin, dagoeneko 31 dira Euskal Herrian dauden euskal presoak: hamabortz Zaballan daude —horietatik hiru ez dira EPPK-koak—, zazpi Martutenen, bortz Iruñean, eta bi Basaurin. Bertze biak zentro berezietan daude: Aita Mennin bat (Arrasate, Gipuzkoa) eta Besarkada zentroan bertzea (Gasteiz).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.