Jasone Salaberria Fuldain (Ermua, Bizkaia, 1952) zendu da, 68 urte zituela. Euskararen aldeko militantea izan da; Seaskan euskara irakasle izan zen urte anitzez. Hizkuntzalaria ere bazen: zubereraren eta nafarrera-lapurteraren ahoskera aztertu zituen, eta Euskal Ikasketetako doktore zen. Bi tesi aurkeztu zituen, biak Jean Baptiste Orpustanen zuzendaritzapean: 1991n Prosodia eta silabismoa xiberutar kantu tradizionalean aurkeztu zuen, eta Zuberera barkoxtarreko bokalen azterketa akustikoa, 1998an. Euskara ikasteko hainbat liburu argitaratu zituen, baita material didaktikoa ere. Erialdi luze baten ondotik zendu da, gaur goizean.
Azken urteetan EKEk osatutako 1914-1918ko Euskal presoen grabaketak bilduma transkribatzen aritu zen. Besteak beste, Antoine Suhas arrangoiztarraren gutuna transkribatu zuen, Gerla Handiaren denboran Prusiako Komisio Fonografikoak egin grabaketetatik.