EUSKAL PRESOAK

Aske gelditu da Juan Mari Etxabarri euskal presoa

Iruindarra gaur goizean atera da Sevillako kartzelatik, espetxean 23 urte egin ondotik.

Juan Mari Etxabarri euskal preso iruindarra, gaur goizean, kartzelatik atera berritan. AHOTSA.INFO
maddi ane txoperena iribarren
2021eko apirilaren 5a
16:15
Entzun

Ahotsa.info atariak jakinarazi duenez, gaur goizean gelditu da aske Juan Mari Etxabarri euskal preso iruindarra. 1998an atxilotu zuten, eta 23 urte egin ditu espetxean, ETAko kide izatea egotzita. Gaur goizean atera da Sevillako espetxetik (Andaluzia, Espainia), eta senide eta lagunek harrera egin diote atarian.

Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, epaitegi batek erredentzioak onartuta atera da kartzelatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.