«Uzten badidazue, entrenatzaile modutik zaletu modura igaroko naiz. Hau Gipuzkoa osoarentzako doa, Reala sentitzen duten guztientzako». Hala esan zuen Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak bart, kamixeta eta bufanda jantzi eta Cartuja estadioko prentsa aretoan abesten hasi aurretik: «Erreala ale! Irabazi arte! Beti egongo gara zurekin!».
ðŸÂÂ’™ ERREALA ALE!
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) April 3, 2021
ðŸÂÂ’™ IRABAZI ARTE!
ðŸÂÂ’™ BETI EGONGO GARA ZUREKIN!
ðŸÂÂ’™ IMANOL #Gurekin | #AurreraRealapic.twitter.com/S4Tvix2QVi
Espainiako Kopa irabazi zuen atzo Realak, baina pandemiak ez ohiko moduan ospatzera behartu ditu bai taldeko kideak, baita zaletuak ere. Imanolena da ospatzeko modu horietako bat. Jokalariek, berriz, euren artean ospatu zuten titulua, zelaian lehenik eta hotelean gero.
📺 DESDE DENTRO | ¡¡Qué emocionante es vivir esto!!
— RFEF (@rfef) April 3, 2021
🔊 Sube los altavoes y escucha los gritos, las declaraciones de los protagonistas, la alegría desbordada, los cánticos, mensajes, la celebración del vestuario...
🥳 ¡¡Enhorabuena, @RealSociedad!!#FinalCopaDelRey#LaCopaMolapic.twitter.com/kwPTDypZNq
ðŸÂÂÂŽ¶ Donostia bat bakarra munduan...
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) April 4, 2021
GORA DONOSTIA! ðŸÂÂ’™#Gurekin | #AurreraRealapic.twitter.com/ls0MEfAIyb
Azken hilabeteetan ospetsu egin da Asier Villalibre Athleticeko aurrelaria taldearen ospakizunetan tronpeta jotzeagatik. Reala, ordea, ez da gutxiago, eta atzo tronpeta jotzen badakiela erakutsi zuen taldeko kapitainak, Asier Illarramendik.
Como no se ha filtrado esto antes ðŸ˜ÂÂÂ
— TxuriUrdinMaiteak (@TMaiteak) April 4, 2021
Txuri Urdin Maitea 🎺 @illarra4
C/ @noticiasreala #RealSociedad | #AthleticClub | #CopaDelReypic.twitter.com/NgobjZsSS2
Hainbeste ospakizunen artean, ordea, badago emoziorako tartea ere. Neurketaren ostean, malkoak begietan zituela hitz egin zuen Mikel Oiartzabal atzoko golegileak: «Jende asko hemen egon izana gustatuko zitzaidan. Ez dira une errazak izan gutako askorentzat, modurik okerrenean doazen senideak eta lagunak ditugu. Hau nire senide eta lagunentzako da, baita Reala sentitzen duten guztientzat ere».
La EMOCIÓN y las LÁGRIMAS de quien siente a la @RealSociedad de CORAZÓN ðŸÂÂ’™@mikel10oyar 🗣ï¸Â "Hay familiares y amigos que de la peor manera se van. Esto es para todos: para la familia, los amigos y para todo el realzale. Los hemos sentido y esto es la hostia" #CopaDelReyDAZN ðŸÂ† pic.twitter.com/a84Pm9KbSg
— DAZN España (@DAZN_ES) April 3, 2021
Athleticek, berriz, irudi eder bat argitaratu du bere sare sozialetan. Han, besarkatuta ageri dira Iker Muniain eta Asier Illarramendi bi taldeetako kapitainak. Hori izan da bizkaitarrek gipuzkoarrak zoriontzeko izan duten modua. Hortaz gain, gogoratu dute apirilaren 17an beste aukera bat izango dutela, aurtengo Espainiako Kopako finalean.
â¤ï¸ÂÂÂÂÂðŸÂÂ’šâšªï¸ÂÂÂÂÂ#AthleticRealSociedad#AthleticClub ðŸ¦Â pic.twitter.com/jTvbmMLnhi
— Athletic Club (@athletic_eus) April 3, 2021
Azken egunetan zeresana eman dute zaleek. Batetik, Athletic eta Reala Sevillara bidean zihoazenean egindako agur jendetsuagatik, eta, bestetik, atzo Bilbon izandako istiluengatik. Agintariek ez dute gaur halako irudiak errepikatzerik nahi. Horregatik, mugatuta egongo dira gaur Loiuko (Bizkaia) eta Hondarribiako (Gipuzkoa) aireportuetako sartu-irtenak, baita Lezama eta Zubietakoak ere. Ertzaintzak zaletuei eskatu die aipatutako leku horietara ez joateko.