Athletic Sevillan da, larunbateko Espainiako Kopari begira. Talde zuri-gorria goizean abiatu da Lezamatik, eta zale talde handi bat bildu da jokalariak agurtzera. Hainbat iturriren arabera, 2.000tik gora. Errepide bazterretan ere jende dezente bildu da, taldearen autobusak Loiuko aireportura arteko bidea egin duenean, kamiseta eta bufanda zuri-gorriekin. Eta motorzale batzuek ere haiekin egin dute bidea. Klubetik eskertuta agertu dira, baina eskari bat egin diete zaleei, ikusi diren pilaketa irudien ondorioz: «Badakigu oso une bereziak direla, eta emozioei eustea zaila dela. Baina zaleei eskatzen diegu betetzeko segurtasun neurriak».
«Lezamatik aireportura, Athleticekin» azaldu du zale honek. Era honetako bideo mordoska bat grabatu eta zabaldu dute zaleek, eta baita jokalariek ere sare sozialetan:
Desde Lezama hasta la autopista con el bus del Athletic !! pic.twitter.com/uuu6dwWNuu
— Vilumbrales (@Vilum_) April 1, 2021
Beste hau Lezaman bertan grabatu dute, jokalariak irten aurretik. Autobusa agertu denean jendetza jauzika eta builaka hasi da, eta bengalak ere piztu dituzte zenbaitek:
Lezama orain 🔴⚪🔴⚪🔴#BiziAmetsa#AthleticClubpic.twitter.com/b0dg8mHtNt
— Herripublika (@Herripublika) April 1, 2021
Maskarak jantzita joan dira zale horiek guztiak edo ia gehienak, baina pilaketak gertatu dira leku batzuetan, Lezaman eta Loiuko aireportuan batez ere. Eusko Jauritzarako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak ere mezua zabaldu du Twitterren. «Kezkatu egiten naute gaur Lezaman ikusi diren milaka lagunen irudiek, osasun neurriak errespetatu gabe eta eman diren zuhurtasun mezuei kasurik egin gabe».
Bidean zehar ere bildu dira zaleak, errepide bazterrean. Multzo txikiagoak osatu dituzte hor, klubak berak zabaldutako bideo honetan ikusten denez:
ðŸšÂÂÂÂÂÂÂŒ Gure lehoien bidea Loiuko aireporturantz.
— Athletic Club (@athletic_eus) April 1, 2021
ðŸÂÂÂÂÂÂÂ’ª Zuen indarra sentitzen dugu‼ï¸ÂÂÂÂÂÂÂÂÂ#BiziAmetsa ðŸÂ† #AthleticClub ðŸ¦Â pic.twitter.com/xDcrVwbzbA
Baina bidean ere sortu dira pilaketak:
— Fernandisko (@Fernandisko) April 1, 2021
Marcelino Garciaren taldea arratsaldean entrenatuko da Sevillan, eta taldearekin batuko dira Espainiako selekzioarekin jokatzen aritu diren Iñigo Martinez eta Unai Simon.
Realak bihar egingo du bidaia, eta gaur entrenatuko da Zubietan. Bihar ere agurra egiteko deia egin dute, taldea 10:45ean abiatuko da, eta Zubietako aparkalekutik N-1 errepidera bidean batzea da asmoa, Taldeari Hondarribiko aireportura arteko bidea egiten laguntzeko. Taldeak entrenamendu bakarra egingo du Sevillan, bihar bertan, Cartujan.