Ever Given kargaontzia berriz flotatzen jarri dute goizaldean, sei egunez Suezko kanalean hondoa jota egon eta gero. Suezko kanala merkataritzarako munduko garrantzitsuenetako bat da: handik igarotzen dira munduko merkataritzaren %10 eta edukiontzien %25. 400 metroko itsasontzia zeharka gelditu zen kanalean, eta nabigazioa erabat oztopatzen du. Ontzia erabat askatu dute 15:00etarako, eta kanalean aurrera egiten hasi da.
Egiptoko atoiontzietako langileek ontzietako sirenak jo dituzte, eta «Ala handia da» oihukatu dute, ontzia berriz flotatzen jarri izanaren poza adierazteko.
Leth Agencies enpresak adierazi du ontziaren popa 04:30 aldera askatu dutela. Maniobra ugari egin behar izan dituzte: hamar atoiontzi eta hainbat draga erabili dituzte, marea aldeko zutela aprobetxatuta.
ð;ÂÂ;ÂÂ;Â;ŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂŽ¥: The Ever Given Vessel re-floated and has restarted its engines.#Suez#Evergreen#EVERGIVEN#SuezUnblockedpic.twitter.com/ejHwcm5r1T
— Mohammed Soliman (@ThisIsSoliman) March 29, 2021
Suezko kanaleko ontzi enpresa nagusiak atzo esan zuen bidea askatzen dutenean hiru eta sei egun bitartean beharko dituztela ilarak libratzeko. Asia eta Europa arteko itsasbiderik laburrena da, eta 367 kargaontzi daude geldi Ever Given-en atzetik.
Ever Given ontziaren kokapena gaur, 09:50 aldera, ontzien jarraipena egiteko zerbitzu baten arabera.Marine Traffic
Animazio honetan ikus daiteke ontzia askatzeko lanen prozesua.
ð;ÂÂ;ÂÂ;Â;ŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂŽ¥: How the Suez Canal re-floated the Ever Given Vessel.#SuezBLOCKED#EVERGIVEN#Evergreenpic.twitter.com/aNrFYkwTEo
— Mohammed Soliman (@ThisIsSoliman) March 29, 2021