Javier Batarrita omendu dute, Poliziak 1961ean tiroz hildako bilbotarra

Batarritaren omenezko ekitaldia. GOGORA INSTITUTUA
2021eko martxoaren 26a
14:26
Entzun

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak omenaldia egin diote Javier Batarritari. Poliziaren kontrol batean hil zuten, tiroz, 1961ean: duela 60 urte. Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkariak esan du «Segurtasun Indarren arduraduna estatua denez, behar moral, politiko eta soziala dela hari ardurak eskatzea». Rodriguez Ranzek gogora ekarri du Batarritaren heriotza Francoren diktaduran gertatuko zerbait izan zela, eta Zuzenbide Estatuak ez zuela hura zuzendu. Gogorak motibazio politikoko indarkeria ez-zilegiaren biktimatzat dauka Batarrita, Eusko Jaurlaritzako 107/2012 dekretuak jasotzen duen gisan.

Ekitaldian, oroigarri bat eman diete Batarritaren senideei. Han izan dira, Batarritaren senideez eta Rodriguez Ranzez gain, Josu Erkoreka Jaurlaritzaren Segurtasun sailburua; Iñigo Zubizarreta Bilboko Udaleko gizarte gaietarako zinegotzia eta Bakearen aldeko Foroko idazkaria; Gotzone Sagardui Osasun sailburua; Aintzane Ezenarro Gogora-ko zuzendaria; eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, beste hainbat ordezkariren artean.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.