Koronabirusa

Nafarroak apirilaren 9ra arte luzatuko ditu neurri murriztaileak

Nafarroako Gobernuak ez du baztertu neurriak gehiago gogortzea pandemiaren bilakaerak okerrera eginez gero.

Foruzainen errepide kontrol bat Nafarroan. JAGOBA MANTEROLA/ FOKU
2021eko martxoaren 24a
14:47
Entzun

Nafarroako Gobernuak beste bi astez luzatuko ditu azken asteetako neurri murriztaileak, eta apirilaren 9ra arte izango dira indarrean. Nafarroak eutsi eginen dio herrialdearen itxiera perimetralari. Gaueko 23:00etatik aurrerako etxeratze agindua izango da; eremu pribatuko bilerak bizikidetza unitatekoen artekoak bakarrik izan ahalko dira; eremu publiko itxietan lau pertsona gehienez bildu ahal izango dira; eta kaleko bileretan, gehienez sei.

Gainera, bere hartan segituko dute edukiera mugek ere. Esaterako, ostalaritzari dagokionez, terrazetan baimendua dago %100eko edukiera, baina barnealdean, %30ean dago ezarria muga oraindik ere. Merkataritza gune handietan, %40 da gehienezko edukiera, eta denda txikietan, %50.

Neurriok dekretu bidez sartuko dira indarrean, ostiral honetan. Hala ere, Nafarroako Gobernuak ohartarazi du kutsatze datuek okerrera egiten badute neurriak are gehiago gogortzea aztertuko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.