Munduko merkataritzarako puntu giltzarria da Suezko kanal berria, eta hura blokeatu zuen atzo itsasontzi erraldoi batek, hondoa jo baitzuen. Edukiontziak eramateko munduko itsasontzirik handienetako bat da Ever Given itsasontzia: 400 metro luze eta 59 metroko zabal da, eta 224.000 tonako edukiera du. Txinatik Rotterdamerako (Herbehereak) bidean zihoan, eta ia gurutzatuta gelditu da kanalaren hegoaldeko muturrean, dirudienez, haize kolpe indartsu baten ondorioz.
Egiptoko agintariak saiakera bat baino gehiago egin dute itsasontzia askatzeko, eta kostata baina itsasontzi erraldoia berriz ere flotatzen jarri dutela jakinarazi du kanaleko agintaritzak gaur eguerdian. Oraintxe, Ever Given ontzia kanalaren bazter batera lerratuta omen dago. Hala ere, zenbait hedabideren arabera, satelitez hartutako irudietan ikus daiteke ontziak kanalean zeharka dagoela oraindik ere.
تعطÙ;ÂÂÂ;Â;Â;„ ØرÙ;ÂÂÂ;Â;Â;ƒة اÙ;ÂÂÂ;Â;Â;„Ù;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂ…Ù;ÂÂÂ;Â;Â;„اØØ© Ù;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÙ;ÂÂÂ;Â;Â;Š #Ù;ÂÂÂ;Â;Â;‚Ù;ÂÂÂ;Â;Â;†اة_اÙ;ÂÂÂ;Â;Â;„سÙ;ÂÂÂ;Â;Â;ˆÙ;ÂÂÂ;Â;Â;Šس بسبب Ù;ÂÂÂ;Â;Â;ƒسارة Ø«Ù;ÂÂÂ;Â;Â;„ج Ù;ÂÂÂ;Â;Â;„إØدÙ;ÂÂÂ;Â;Â;‰ اÙ;ÂÂÂ;Â;Â;„Ù;ÂÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂ…راÙ;ÂÂÂ;Â;Â;ƒب pic.twitter.com/x1aa6WuFvH
— اÙ;ÂÂÂ;Â;Â;„Ù;ÂÂÂ;Â;Â;‚اÙ;ÂÂÂ;Â;Â;‡رة 24 (@cairo24_) March 24, 2021
Horrelako egoerak luzatuz gero, istripuaren eragina sakona izan daiteke. Asiatik Europarako bidea egiten duten edukiontzi itsasontzi gehienak ez ezik, Suezko kanaletik pasatzen da munduan salerosten den petrolioaren %10 inguru eta gas natural likidotuaren %8 ere. Kanalak itxita segituko balu, Afrika inguratzera behartuta leudeke.
So, the #SuezCanal is blocked...
— John Scott-Railton (@jsrailton) March 23, 2021
Massive container ship EVER GIVEN stuck in the most awkward way possible.
Ongoing for hours. Every tug Egypt could spare appear to be trying to pull it free.
Vessel tracker: https://t.co/MsTUgVgyTHpic.twitter.com/08w4qpPqln