Del Burgok aitortu du 3.000 euro jaso zituela PPtik

Jaime Ignacio del Burgo. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2021eko martxoaren 23a
14:36
Entzun

PPren ustezko B kutxaren harira Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan deklaratu du Jaime Ignacio del Burgo UPNko diputatu ohiak, lekuko gisa. Aitortu du duela 25 urte Luis Barcenas PPko orduko diruzainaren eskutik jaso zituela 3.000 euro eskudirutan, Elena Murillo UPNko zinegotziarentzat, ETAren atentatu baten ondorioz haren etxebizitza suntsituta geratu ondotik.

Del Burgok bideokonferentziaz deklaratu du, bere etxetik. Eskudirutan jaso zituen 3.000 euroak «legezkotzat» jo ditu, eta auzitan jarri du PPren B kutxa badagoenik. «Jasotako diruak ez du esan nahi B kutxa zegoenik, garai haietan donazio anonimoak zeudelako; izaeragatik eskudirutan izaten dira donazioak, eta alderdiak pribatuan ordainketak egiteko edukitzen zuen eskudiru hori, baina horrek ez du esan nahi ordainketek edo prozedurek zilegitasunik ez zutenik».

Hari beretik esan du ETAren biktima bat laguntzeko jasotako 3.000 euro horiek «zilegiak» izan zirela, eta «harro» dagoela horregatik. Aitortu du diru hori Barcenasek eman ziola zuzenean, Del Burgok Alvaro Lapuerta orduko diruzainari eskatu ostean. Esan du jakin izan balu B kontabilitate baten parte zirela amaitu egingo zuela praktika hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.