Alderdiak

Alfaro: "Kalea berreskuratu behar dugu"

Astelehenean bilera erronda bat hasiako du Ahal Dugu-ko idazkari izendatu berriak bere proiektuka aurkezteko.

Begoña Alfaro, gaurko agerraldian. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
jon ordonez garmendia
2021eko martxoaren 20a
13:11
Entzun

Begoña Alfarok gaur egin du lehen agerraldi publikoa ostegunean Nafarroako Ahal Dugu-ren primarioak irabazi ostean. Ahal Dugu-k alderdia indaru egin behar duela azpimarratu du, eta horretarako eskualdeak berreskuratu behar dituela. Aktibo dauden zirkuluak mantendu, eta desagertu diren tokietan edo Ahal Dugu-k ordezkaritza izan duen lekuetan berreskuratu egin behar dituztela esan du. Gainera, kalea berreskuratzeko nahia adierazi du, eta horretarako elkarrizketak hasiko ditu eragile sozialekin, "horiek izan daitezen alderdiaren agenda ezartzen dutenak".

Eduardo Santos orain arteko idazkari nagusia Alfaroren ondoan izan da gaur. Esan du primarioetako bozketa oso eraikitzailea izan dela, eta erakutsi duela alderdia bizirik dagoela. Alfarok hala esan du: "Oraindik badago alderdia". Hala ere, militantziaren erdiak hartu duela parte esan du, eta horrek alderdia berpizteko beharra dagoela erakusten duela. Eskerrak eman dizkie bozkatu ez duten arren, alderdian jarraitzen dutenei ere.

Alfarok Ainhoa Aznarez beste hautagaietako bat ere zoriondu du Hiritar Kontseiluan egoteko hautatu baitute. Azpimarratu du Alfarok hiru hautagaiak emakumeak zirela eta horrek Ahal Dugu-ren DNA feminista dela erakusten duela esan du.

"Orain hiru gauza dira egin beharrekoak: lana, lana eta lana". Onartu du alderdia ukituta dagoela eta egoera iraultzeko lan egin behar dutela. Hurrengo pausoak Hiritar Kontseilua eratzea, aktibo dauden zirkuluekin egotea eta herri mailan beste espazio batzuk berreskuratzea izango direla aurreratu du.

Gainera, astelehenean beste alderdiekin bilera erronda bat hasiko duela ere esan du, euren proiektua azaltzeko. Lehenak Ezker Batuarekin eta Batzarrarekin egingo dituzte. Hurrengo hauteskundeetan ezkerreko alderdien koalizio bat eratzeko aukeraz galdetuta esan du ezkerreko indarra batzeko proiektu serio baten alde dagoela. "Horretarako beharrezkoa da lan espazioak eraikitzea eta konfidantza lantzea".

Ahal Dugu-k Nafarroako Gobernuan duen presentziaz esan du lan oso ona ari direla egiten bai Gobernuan, baita Parlamentuan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.