Datuak

Hegoaldean 45 lagun hil dira COVID-19ak jota azken astean

Abuztutik birusarekin jende gutxien zendu den astea izan da aurrekoa. Aldiz, gorakada izan da Hego Euskal Herriko kutsatuen kurban: 502 kasu positibo atzeman dituzte asteartean.

ZIUetako gela bat, Gurutzetako Ospitalean. MARISOL RAMIREZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko martxoaren 17a
13:26
Entzun

Otsail hasieratik, koronabirusarekin hildakoen kurba etenik gabe ari da beheraka Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, gaitzarekin eri ziren 45 pertsona zendu dira azken astean Hegoaldean, hau da, martxoaren 7tik 14ra bitartean. Abuztu bukaeratik erregistratu den daturik apalena da hori.

Kontrara, COVID-19aren kutsatzeari buruzko datuetan gero eta nabarmenagoa da joera aldaketa. Beheranzko joera agerikoa izan da azken hilabetean, baina, orain, birusa hanpatzen ari da berriz ere; are, horren arriskuaz ohartarazi dute Hegoaldeko osasun agintariek azken egunetan. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak 501 kasu positibo atzeman dituzte astearteko testetan; otsailaren 20tik aitzina egun bakarrean detektatutako kutsatuek ez dute inoiz gainditu 500 kasuen langa; orain arte. 11.105 test egin ziren birusa detektatzeko, eta horien %4,5ek eman dute positibo.

Lurraldeka, 205 kasu zenbatu dira Bizkaian, 118 Gipuzkoan, 100 Nafarroan, eta 69 Araban.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.