Aimar Olaizola eta Beñat Rezusta nagusitu ziren atzo Donostiako Atano III. pilotalekuan, Jokin Altuna eta Iñigo Bikuñaren kontra. 22-6 amaitu zen partida, Olaizolaren eta Rezustaren alde. Bikuñak Jon Mariezkurrena ordezkatu zuen, azken hori min hartuta dagoelako.
Seigarren garaipena da Olaizola eta Rezustarentzat. Azken hori izan zen partidako onena. Izan ere, atzokoa debuta izan zen Bikuñarentzat.
Partidak 47 minutu iraun zuen, eta 420 pilotakada eman zituzten. Markagailuan une oro joan ziren aurretik Olaizola eta Rezusta: 4-1, 13-1, 13-2, 14-5, 16-5, 18-5, 18-6, 20-6 eta 22-6.
Aurreko partidan, Oinatz Bengoetxea eta Ibai Zabala 18-12 nagusitu zitzaien Peio Etxeberria eta Tolosari, 50 minutu eta 405 pilotakadaren ostean.